martes, 16 de enero de 2007

Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke?

Premia bereziak dituen haurra elebiduna izatera irits al daiteke? Hezkuntza elebidunen "arazoa" behin eta berriro agertzen zaigun gaia dugu. Kontu handiz aztertu eta tratatu izan da batzutan, hezkuntza-erantzun egokia emateko asmoz eta gai horren inguruan hainbat testuinguru kulturaletan izan diren ikerketa zientifikoen babesaz. Ez horrela beste batzuetan.